martes, 25 de septiembre de 2012

37th sketchcrawl Bergaran, apuntatu zaitezte

[ir a la versión en castellano]

Martxan gaude, 37. sketchcrawl-erako programa osoa gertu dago.

BEART elkarteak  eta Euskalherria's sketchcrawl taldeak 37. sketchcrawl-a antolatu dute eta, deialdiari jarraituz, Bergarara gonbidatzen zaituztegu, bereziki herriko parke et lorategiak, batzuk historikoak, ezagutzeko. Ordurako udazkeneko koloreak helduta egongo dira eta zuekin disfrutatu ahal izango ditugukoan gaude.

Zita urriaren 13an da, larunbatean. Hemen ikus dezakezue proposatutako ibilbidea,  eta  aurreikusi dugun ordutegia hauxe:

10:30. Udaletxeko arkupetan, San Martin Agirre plaza
11:00. Errekalde jauregia ("Goiko kondia")
12:30. Errotalde jauregia ("Beheko kondia")
14:15. Santa Marina eliza
14:30. Bazkaria Sirimiri jatetxean (eguneko menua 12,90 €. Tokia erreserbatzeko bidali mezua beartelkartea@gmail.com helbidera)
18:00. Alde zaharreko lokaletan jarritako artelanen erakusketaren ibilbidea, gurekin egongo diren zenbait egilez lagunduta: Antton Arrillaga, Maite Azkargorta, M. Paz Alustiza, Ramon Aranzabal, Ricardo Azkargorta, ...
19:00. Talde argazkia San Martin Agirre plazan.


Etortzea nahi duzuenentzat interesagarria izan daitekeen informazioa:
- Ibilbidearen mapa.
-  Bazkarirako tokia erreserbatzeko bidali mezua beartelkartea@gmail.com helbidera
- Udal web orria.
- "Bergarako Hirigune Historikoa Koloreetan" ekimenari buruz ikus udal web orriko Turismo atala.
- Garraio publikoa: Bergararaino heltzen den garraio-baliabide bakarra Pesa konpainiako autobusa da. Donostia, Gasteiz, Bilbo, Iruña, Zumarraga (Renfe), Eibar (Euskotren, Bizkaibus) eta beste herriekin loturak ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada